Gure hortz tratamenduak
Berreskuratu irribarre egiteko gogoa
Errazkin Hortz Klinikan tratamendu ugari eskaintzen dugu, gure pazienteen behar guztiak asetzeko. Zerbitzu aurrendaria eskaintzeko, gure taldearen etengabeko trebakuntza sustatzen dugu, teknika eta ekipamendu berrienen erabilerarekin batera.
Hortz prebentzioa ahoan gehien agertu ohi diren gaixotasunen kontrola eta agerpenaren murrizpena da, aldikako azterketen, teknika sinpleen eta mantentzeko jarraibideen bidez egiten dena.
Zertarako
prebenitu behar da?
- Tratamendu konplexuagoak saihesteko.
- Minbiziaren aurkako armarik onena da.
- Zure hortzak eta hortzoiak etorkizunean sendo egongo direla ziurtatzeko.
- "Guztiontzako osasunaren" ilusio hori gure pentsamenduan eta ekintzan aitortzeko.
Ortodontzia
Ortodontzia, hortzetan, masailetan eta aurpegian izan litezkeen aldakuntzak prebenitzearen, diagnostikatzearen eta zuzentzearen artea da, bai eta osasun zein harmonia-egoera ezin hobean mantentzearena ere, hainbat indar motaren erabileraren eta kontrolaren bidez. Helduentzako ortodontzia aukera berriak ditugu.
Zertarako ortodontzia?
- Ahoko eta hortzetako arazoak saihesteko.
- Murtxikatzea hobetzeko.
- Higiene ona errazteko.
- Ia ikusezinak diren teknikak existitzen direlako, horrek kezkatuz gero.
Protesi odontologikoa
Protesi odontologikoa hortzen anatomia berrezartzeko eta falta diren hortzak ordezkatzeko elementu artifiziala da, horrela maxilarren arteko erlazioa berrezarriz.
Zertarako hautatu protesia?
- Funtzionalitatea eta zure ongizatea berreskuratzeko.
- Zure irribarreari bere itxura naturala itzultzeko.
- Hortzen faltak eragindako ahoko eta hortzetako, muskuluetako eta aurpegiko arazoak prebenitzeko.
- Teknologia eta material berrienak ditugulako.
Inplanteak
Inplanteak maxilarretan jartzen diren titaniozko lokailuak dira, galdutako hortzen sustraiak ordezkatzeko. Horrela, funtzionalitatea eta estetika berreskuratzen dira.
Zertarako dira inplanteak?
- Berriro ere, nahi duzuna jateko.
- Osasuna eta edertasuna berreskuratzeko.
- Segurtasuna eta autoestimua lortzeko.
Estetika
Hortzetako arazoak gure estetikan eragin dezakete. Horregatik, Errazkin Klinikan hortzetako estetikarako hainbat tratamendu eskaintzen dizkizugu.
Zergatik hortzetako estetika?
- Irribarre egiteari beldurra galtzeko.
- Zure irribarrea lehen kontaktua delako.
- Zuk zeure burua hobeto ikusten baduzu, besteek ere hala egingo dutelako.