Errazkin Hortz Klinika

Errazkin Hortz Klinikan, lanarekin motibatutako eta konprometitutako profesional-taldea duzu eskura.

Tratamendu odontologikoan hainbat diziplina integratzearen aldeko apustua egiten dugu; izan ere, hortzak, irribarrearen harmonia osatzeko atal bat besterik ez dira.

Teknologia berriena eta gure esperientzia zabala elkartzen ditugu, emaitza onenak bilatzeko.

Gure arreta osoa, pertsonalizatua eta berehalakoa eskaini nahi dizugu. Askotan oharkabean joaten diren xehetasun horiek benetan axola zaizkigu; horiexek markatzen baitute desberdintasuna eta horiexek egiten baitute, besteak beste, gure zerbitzua aukerarik onena izan dadin.

Gure klinika osatzen duen profesionalen taldearen zuzendaria Jose Miguel Errazkin doktorea da; aho-kirurgian, inplantologian eta aho-errehabilitazioaren praktikan aditutako mediku-estomatologoa.

Gure lan taldea gertuko tratu pertsonalarengatik nabarmentzen da. Naturaltasunak definitzen gaitu.

Energia eta ideiak partekatzen ditugu, eta geure arteko giro onak izugarri laguntzen dio taldearen eraginkortasunari eta emaitza onei. Etengabeko hobekuntzarekiko dugun inplikazioa eta taldean sortutako sinergia, emaitza medikuetan zein bezeroarekiko harremanean islatzen dira.

Gure taldea

Naturaltasunak definitzen gaitu.