Berrikuntzak pazientearen zerbitzura
25 urteko esperientzia eta berritzen jarraitzen dugu
Hurbileko tratuarekin batera, berrikuntza da gure kezketako bat. Horregatik, tratamendu estandarrak eskaintzen ditugu, eta azken aurrerapen tekniko eta biomedikoak jartzen ditugu pazientearen zerbitzura.
Era berean, gure taldearen etengabeko trebakuntza da eskaini diezazukegun berrikuntza-tresnarik onena; osasunarekiko ardura, hitzaren zentzurik zabalenean.
PRGF:
Pazientearen plaketak eta hazkuntza-faktoreak berreskuratzeko metodoa da. Metodo horren bidez, kasu gehienetan ia bikaina den ebakuntza-ondorenaren indizea eta erosotasuna, maila pentsaezinera darama. Ateratako odola tratatu eta odolbildua lortzen da; plaketen kontzentrazioa, egoera normalean zauria jasan duen gizabanakoak orbainari ekarriko liokeena baino 2-5 aldiz handiagoa da. Bide naturalak bizkortzen eta zabaltzen ditu, beraz.
Kirurgia aurreratua
Kirurgia aurreratua, hagina atera ondorengo berehalako inplanteak, berehalako karga eta ordenagailu bidez zuzendutako kirurgia. Teknologia berriei esker, kaltetutako hortza atera bezain laster jarri dezakegu inplantea, orbaintzeko itxaron beharrik gabe, tratamendu aldiak laburtuta eta aurreikusitako emaitza aldatu gabe. Kirurgiaren egun berean, zure inplanteei egokitutako hortzak erakutsi ahal izango dituzu, osteointegrazio- aldirik gabe. Estetika eta hortzen funtzioa, ia berehala.
Kirurgia mukogingibala eta Mikrokirurgia
Irribarre naturala hortz osasuntsuak eta perfektuak baino gehiago da. Hortzoiak hortzei eskaintzen dien markoa horiek bezain garrantzitsua da, edo garrantzitsuagoa, emaitza ona lortzeko. Horregatik, hortzoi-mentaketak funtsezkoak izan daitezke irribarrearen tratamendu integralean. Atzera egindako hortzoiak eta hortz luzangak al dituzu? Mentaketak estetikako eta hortz iraunkortasuneko arazoak konpondu ditzake.
Zauri txikiko kirurgia
Ez izan ohiko kirurgiaren zauri handien beldurrik; eskanerraren eta ordenagailuaren bidez zuzendutako ikerketarekin, kirurgiak egin ditzakegu ebakuntza ondoko erosotasun handienarekin.
Irudi digitalaren bidezko diagnostikoa
Irudi digital bidezko diagnostikoari esker, esposizio aldi murriztuak eta erradiazio maila baxuak ziurtatzen dira.
Cad-cam
Protesiak egiteko, CAD-CAM sistemak erabiltzen ditugu.