Lege oharra

Web orri honetan sartzeagatik, honako baldintza hauek onartzen dira:

Titulartasuna

Jose Miguel Errazquin Arbelaiz
Francisco de Gainza kalea, 1
20302 Irun
Telefono zkia.: 943 625333

Web gune hau Jose Miguel Errazquin Arbelaitzena da, helbide soziala Irunen du (Gipuzkoa), eta doakoa zein informatzailea da. Bere helburua profesionalak eskaintzen eta ematzen dituen zerbitzuak jendeari jakinaraztea da.

Jabetza Intelektuala eta Industriala

Jose Miguel Errazquin Arbelaitz webgune honetako edukiaren jabetza intelektualeko eskubideen titularra da (diseinu grafikoa, kodeak, letra-tipoak, testuak, irudiak, etab.) edota horiek erabiltzeko beharrezko baimenak ditu.

Webgune hau eta bertako edukiak indarrean dagoen jabetza intelektualari buruzko legeriaren babespean daude. Debekatuta dago webguneko edukien aldaketa, kopia, erreprodukzioa, deskarga, transmisioa, banaketa eta transformazioa, baimenik gabe. Webgunean sartzeak ez dio erabiltzaileari inola ere ematen bertako edukien gaineko jabetza intelektualaren eskubidea.

Webgune honetako zenbait eduki erabiltzailearen terminalean deskargatu daitezke, betiere, pribatuan eta inongo helburu komertzialik gabe erabiltzeko denean.

Jose Miguel Errazquin Arbelaitzenak edo hirugarrengoenak badira ere, marka komertzialen, erregistratutako marken edota zeinu bereizgarrien erreferentziek modu inplizituan debekatzen dute euren erabilera Jose Miguel Errazquin Arbelaitzen edo legezko jabeen baimenik gabe. Webgunera edota bertako edukietara sartzeak edo horiek erabiltzeak ez dio inola ere ematen erabiltzaileari bertan sartutako eta Legeak babestutako marken, logoen edota zeinu bereizgarrien gaineko eskubiderik. Miguel Errazquin Arbelaitz titularra duen webguneko edukiaren gaineko jabetza intelektualeko edo bestelako eskubideak urratzeak legez ezarritako erantzukizunak eragingo ditu. Debekatuta dago erabiltzaileak hirugarrengoen jabetza eskubideak hausten dituen eta edukia mehatxuzkoa, iraingarria, lizuna, edo pornografikoa duen datu transmisioak egitea, edota ofentsa penaltzat eman daitekeen jokaera bultzatzen duen beste edozer materialen transmisioak egitea.

La lesión por parte de terceros de los derechos de propiedad intelectual o cualquier otro derecho sobre el contenido de este sitio web, titularidad de Jose Miguel Errazquin Arbelaitz, dará lugar a las responsabilidades legalmente establecidas.

Webgunearen edukia eta estekak (linkak)

Jose Miguel Errazquin Arbelaitzen webgunearen barneko edukiak, produktuak eta zerbitzuak eta horri lotutako bestelakoak Espainiako bezeroei edota bezero hipotetikoei daude zuzenduta.

Alderdiek espresuki hitzartzen dute, aipatutako edukien, jarduera komertzialen, produktuen eta zerbitzuen gainean sortutako edozer konturako edo arazorako, Espainiako Legeria aplikatuko dela. Era berean, espresuki hitzartzen dute Irungo eta Donostiako auzitegien jurisdikzioaren pean soilik jarriko direla.

Baliteke webgune honetako informazioa zuzena ez izatea, nahiz eta Jose Miguel Errazquin Arbelaitzen langileek egiaren alde egiteko eta eguneratzeko ahaleginak egin; ondorioz, Jose Miguel Errazquin Arbelaitz ez da aipatutako informazioaren zehaztasunak, zuzentasunak edo egiatasunak eragindako edozer zuzeneko zein zeharkako kalteren erantzule izango, ezta hirugarrengoek web orriko edukiaz egindako erabilerarena eta bertan sartzeko izan litezkeen erroreena ere; hori bertan sartzen denaren edo erabiltzen duenaren erantzukizun esklusiboa izango da.

Webgune honek kanpoko orrietako estekak izan ditzake. 0Jose Miguel Errazquin ez da orri horietako edukien erantzule izango eta, ondorioz, erabiltzailearen erantzukizuna izango da. Horrek kontsultatutako orrien erabilera-baldintzak jarraitu beharko ditu. Gainera, Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek jakinarazten du bere orrian agertzen diren beste orrietarako esteken helburua informatzea dela soilik, eta ez dituela horiek inola ere iradokitzen, babesten, laguntzen edo gomendatzen.

Web honetarako edozer esteka orri nagusiarena izan beharko da beti, eta horrek ez du inola ere esan nahi Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek esteka duen orria babesten duenik.

Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek ez dio erabiltzaileari bere softwarearen jabetza transferitzen, horrena bada ere softwarea grabatzeko erabilitako euskarria. Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak gordetzen ditu, softwarea barne

Erabiltzaileak softwarea webgunetik bere terminalera deskargatuz gero (download), edozer fitxategi, inkorporatutako edota softwareak sortutako edozer irudi eta horri erantsitako informazioa barne, ezin izango du aztertzeko edo deskonpilatzeko disekzionatu, ez eta jatorrizko kode objektuaren bertsioa edota horren hizkuntza beste kodera edo hizkuntzara itzuli ere. Era berean, ezin izango du softwarearen izaera edo jatorrizko helburua aldatzen duen aldaketarik egin.

Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek jakinarazten du webgunearen eta bertako edukiaren erabiltzailearen erabilera horren erantzukizuna direla, eta ez du bermatzen beste webguneetara esteken bidez sartzerakoan (linkak), bere sentsibilitatea urratuko edo kalteak eragingo ez dizkionik./p>

Bezeroak

Erabiltzaileak ulertzen eta onartzen du Jose Miguel Errazquin Arbelaitzen bezero izateko alta eskaerak edota webgune honetako edozer produktu edo zerbitzu kontratatzeko eskaerak ez duela inola ere esan nahi Jose Miguel Errazquin Arbelaitzekin harreman komertzialik hasi denik, indarreko araudiaren arabera, Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek ezarritako baldintza guztiak bete ezean.

Erabiltzaileak ulertzen du webgune honetako produktuen eta zerbitzuen eskaintza Espainiako biztanleei edota Espainiatik kontratatzen duten pertsonei eta enpresei dagoela zuzenduta soilik eta esklusiboki. Baldintza hori funtsezkoa da Jose Miguel Errazquin Arbelaitzekin harreman komertziala hasi aurretik. Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek bezero bezala alta ematea ukatu dezake, erabiltzaileak aipatutako baldintzak betetzen ez dituela jakin bezain laster.

Informazioaren trukea edo hedapena

Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek erabiltzailek euren webguneen bidez egindako informazio truketik ondorioztatutako erantzukizun guztia ukatzen du. Euren webguneetan zabaldutako adierazpenen erantzukizuna egiten dituztenei dagokie.

Debekatuta dago erabiltzaileak hirugarrengoen jabetza eskubideak hausten dituen eta edukia mehatxuzkoa, iraingarria, lizuna, edo pornografikoa duen datu transmisioak egitea, edota ofentsa penaltzat eman daitekeen jokaera bultzatzen duen beste edozer materialen transmisioak egitea. Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek ez du ziberespazioko edozer forotan edo eztabaidan, buletinetan edo webguneari lotutako bestelako edozer transmisiotan agertutako edukiaren erantzukizunik onartuko eta, epaileak zein dagokion agintaritzak aginduz gero, legea urratzen duten edukien arduradunak identifikatzen lagunduko du.

Webgunea erabiltzeko baldintzen aldaketak

Ezin izango da webgune hau aldatu, ez eta egokitu ere; nolanahi ere, Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek webgunearen edukia, konfigurazioa edo aurkezpena edozer unetan eta aurretik ohartarazi gabe aldatzeko eskubidea gordetzen du.

Era berean,Jose Miguel Errazquin Arbelaitzek webgunearen erabilera-baldintzak edozer unetan aldatzeko eskubidea gordetzen du, bertan eguneratuta. Beraz, Lege Oharra noizean behin begiratzeko eskatzen zaio erabiltzaileari, aipatutako aldaketak egin diren ikusteko..